Top Songs By emeadedei
Similar Songs
Credits
PERFORMING ARTISTS
emeadedei
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Maddi Etxeberria Lopetegui
Songwriter
PRODUCTION & ENGINEERING
Yoel Molina
Producer
Lyrics
Ikusi al duzu
Edo entzun al duzu
Kontatuko dizut
Ez zinela asko
Ez zinela aski
Ez zinela aske
Ez zinela erdin baizik eta azken
Ez zinela goitik
Ez zinela zutik
Ez zinela ibiltzen kale erditik
Ez zinela berriz ibiliko irriz
Ez zinela pasa liburuz eta orriz
Antzina ahantzi ezina
Pentsatzen hasten naizenero
'erotuko naiz' pentsamendua
Erotiko da honezkero
Ez zinela argi baizik eta itzal
Ez zinela inoiz behar bezain argal
Ez zinela ezer idazteko kapaz
Ez zinela erraz edo gatz edo latz
Ez zinela lasai
Ez zinela alai
Ez zinela fitxa on bat sartzeko gai
Ez zinela busti
Ez zinela pizti
Ez zinela behar zen bezain basati
Antzina ahantzi ezina
Pentsatzen hasten naizenero
'erotuko naiz' pentsamendua
Ez zarela salgai
Ez zarela zernahi
Ez zarela orain ez eta gero bai
Ez zarela aio esateko jaio
Ez zarela bakarrik bi telesaio
Ez zarela botedun pilota-kizki
Ez zarela ezabatu aurreko hizki
Ez zarela neurtzen
Ez zarela urtzen
Ez zarela bi elkarrizketan laburtzen
Antzina ahantzi ezina
Pentsatzen hasten naizenero
'erotuko naiz' pentsamendua
Erotiko da honezkero
(Mmmmmm
Mmmmmm)
Zarela koxka bat, zarela mizka bat
Zarela hozkadaka ogi koxkor bat
Zarela uste bat, zarela pastel bat
Zarela heste bat kanpoan puzkaka
Zarela eskuin bat, zarela ezker bat
Zarela esku bat emanez eskerrak
Zarela maite dituzunen eskelak
Zarela barneko hezur ta okelak
Zarela azala, zarela zabala
Zarela norbanako hura den bezala
Zarela zaharra, zarela berria
Zarela pasa berri duzun herria
Zarela gaur ura ta bihar ardoa
Zarela baratzeko sagarrondoa
Zarela amona bat busean kolatzen
Zarela kola bat zatitxoak batzen
Zarela zatiketa kalkulagailun
Zarela kontzertu gaua festan ilun
Zarela nahi zenuen ta egin ez zenun hogei mila gauzen zapore lizun
Zarena idatzi ta erakutsi nahi nizun
Izua kentzen ikasi genezan
Etzinen horrek behin ta berriz sortzen duen paralizazioa kendu dezan
Antzina ahantzi ezina
Pentsatzen hasten naizenero
'erotuko naiz' pentsamendua
Erotiko da honezkero
Antzina ahantzi ezina
Pentsatzen hasten naizenero
'erotuko naiz' pentsamendua
Erotiko da honezkero
Written by: Maddi Etxeberria Lopetegui